XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orkidea coryanthesek ematen dio basodiari bere kolorezko edertasunaren zati bat.

Orkideak zuhaitzen adaburuetara aldatu dira lurretik.

Beste landare batzuk uretan bizitzera joan dira.

Zuhaitz asko ta askok aldatu egin dute beren loretokia, eta lehen adaburuan zeukaten bezala trunkoan edo beheko adarretan eukitzen dute orain.

Amazonastar basoan geldi bait dago airea, aizeak ez dezake landareen arteko ar-emetzea egin hazi-hautsa eramanaz; horregatik zomorroak izaten dira lan hori egin beharrean aurkitzen direnak, eta hala beheragoko mailatara jaitsi beharra daukate loreek, alegia zomorrorik gehiena dagoen mailatara.

Nabar, berde, zuri dira orkidea zygopetaloren kolorerik berezienak.

Coryanthes orkidearen mantxek jaguarraren larrua bururatzen digute.

Ondorio bidez frutak edo hazi-lekak eta intzaurrak trunkoen inguruetan biltzen dira denak: Kakaoa da honen adibide ederra.

Ar-emetzea edo hazi-hautsa eramatea aizearen bidez egiten masusta-ondoa edo seda-arbola da salbuespen bat.

Lehenago esplikatu denez, larru baten antzekoa da amazonastar basoa, hainbat landare-bizi-maila dituela.

Lurraren parean alfonbra bat egiten da, lur gorrizkaz eratutako mosaiku bat.

Hortxe dago basotegiko kolorerik gehiena.

Orkidea dira landaretako batzuk, trunkoen ta adar txikien gainean hazten direnak; begonia asko ikusten da eta kolore anitzetakoak gainera; kala ta kaladioak ere bai kolore eder distiratsuz; forma zelebre ta ederrezko garoak; etxebarruak apaintzeko gaurregun, zenbait lurraldetan, hainbeste erabiltzen diren filodendruak; eta kolore askotako ziza ederrak ere bai: urdin, gorri, naraja ta arrosa kolorekoak.

Lurretik gorako bigarren mailan palma ta garo igokarien erreinua dago; eugeniak daude aranak diruditen lorekin; orkideak, hori ta arrosa kolorekoak, bi metroko adarrekin; eta liana, zeintzuk eman bait ditzakete lodian metroerdi ta luzean ehun ta larogei metroko adarrak.

Itzalaren maitale diren zuhaitzen adaburuek egiten dute hirugarren maila: zenbait palmondo, kakao-arbolak, orkideak eta landare igokariak aurkitzen dira hemen.